/v4.0 var p,i,x; if(!d) d=document; if((p=n.indexOf("?"))>0&&parent.frames.length) { d=parent.frames[n.substring(p+1)].document; n=n.substring(0,p);} if(!(x=d[n])&&d.all) x=d.all[n]; for (i=0;!x&&i
 
 
 Iradokizunen buzoia
Presidentearen agurra
Kokapen geografikoa
Sarbidea eta komunikazioak
Historia
Aisialdia eta turismoa
Bertako produktuak
Erakundeetarko informazioa
Ekintzak
Sailak eta zerbitzuak
Gizarte ekintza
Enplegu eta garapena
Hizkuntza normalizazioa
OMIC
Hiri hondakinen birziklaia
Bizkaiko parke ekologikoa
Abian dauden egitasmoak
Enpresen gida
Herritarrak
   

Enkarterriko udal mankomunitatea
Bº La Inmaculada, 15
Tfno: 946671852
Fax: 946391168
48850 Aranguren - Zalla
(Bizkaia)
© 2002 Eskubide erreserbatuak



Bisitari hori:

Aukera ezin hobea eman didazu Bizkaiko mendebalaren ertzean kokaturiko Enkarterriko lur apal, berezi eta estimatuetan zehar eraman zaitzadan.
Gogoratu beharra dago web orri honen bidez zure aisialdian Enkarterriko xarma gozatu ahal duzula, hala nola, gure landaretza eta fauna apartak, paisaia liluragarria, monumentu multzo oparoa, ohitura eta tradizio bereziak eta gastronomia gozoa.

Ezaugarri hauei guztiei balore iraunkorra erantsi behar zaie, bertakoen abegikortasuna, alegia. Baserri- nahiz hiri-giroan, kontzeju, haran eta herriei lasaitasunezko edertasuna darie, hiri handietako bizimodu azkarrari kontrajartzen zaiona.
Zeure kabuz nahiz aurrerago adieraziko ditugun ibilbideei jarraikiz, zeregin ugari izango duzu, mendi ibilbideak, mota askotako kirolak, jai eta erromerietara joan, gure arkitektura zibila (baserriak, jauregiak, dorretxeak, zubiak eta olak) eta erlijiosoa (baselizak, komentuak eta elizak) ezagutu, museoetara joan, herri-artisautza estimatu eta zer esanik ez, indarberrituko zaituzten Enkarterriko jakiak dastatu.

Argi izan ezagutuko duzun lurralde honetan historiaurreko gizakiek aztarnak utzi zituztela haitzulo eta megalitoetan; Kantabriako kostaldera zihoazen erromatarrek ere zeharkatu zuten oinez eta Done Jakueko erromesentzat ere barnealdeko bidea zen. Era berean, beste bizikizun zenbaitek Enkarterriko historia eta kultura baldintzatu dute.

Etor zaitez Enkarterrira, zeure etxean zaude eta.

 


Koldo Artaraz Martín
Enkarterriko Udal Mankomuniteko
Presidentea

 
Herriz herri
 
 
 
 
 
<% rsdatos.Close() %> <% Recordset1.Close(); %>