|
BERTAKO
ARRAZA ERAKUSKETA EL CARPIN-EN:
Ekimen
hau, Bertako Arraza Kudeaketarako Programa
barruan dagoena, erakunde eta elkarte ekoizleen arteko
lankidetzari esker jaioa da. Kudeaketarako eta antolakuntza
eta koordinazio teknikorako euskarria Enkarterrin
eta Parke Ekologikoan dago, eta Gune horrexek burutzen
ditu beharrezko sustapen- eta dibulgazio-lan guztiak,
Bizkaiko Foru Aldundiak ezarritako ildo eta zuzendaritzapean.
Plangintza
honek azpimarratzen ditu, besteak beste, ardura berezia
sortarazten dien bi arlo. Batetik, bertako faunaren
kontserbazioa eta Guneari kalitateko bereizgarria
ematea, gainontzeko ekipamendu eta instalazioetatik
bereizi eta nabarmentzen duena: Bertako Euskal
Arrazen Ikerketa, Sorkuntza eta Erakusketa Zentro
Berezitua.
EAEn
galtzeko bidean dauden bertako arrazen esparruan egiten
ari diren jarduerak, arrazen ezaugarrietan eta errolda
kontrolean oinarritzen dira. Gaur egun, arraza guztietarako
elkarteak daude, Monchina, Enkarterriko Villanuco,
Sasi Ardi, Azpi Gorri eta Ahuntz pirenaikoa izan ezik,
baina guztiak hartzen dituen Elkarterik ez dago EAEko
Lurraldeetan. Hala ere, lan egiten ari da horretan
eta Pottokarekin lehen urratsak ari dira ematen. Hori
dela eta, El Carpin-eko Kudeaketa Plangintza Osoak
uste du komenigarria eta beharrezkoa litzatekeela
Arraza guztiak hartzen dituen Proiektu bat
eratzea. Honako hauetan oinarritu ahal izango litzateke:
 |
Kudeaketa,
koordinazio eta kontrolerako erakunde baten sorrera |
 |
Sustapenerako
ekintzak, esaterako, Landetxe-Zoologikoak, Nekazal
Museoak, erakusketak... |
|