|
LANGABETUENTZAKO
TREBAKUNTZA IKASTAROAK:
Enkarterriko
Mankomunitateak bere Garapen eta Lan Sailaren bitartez,
emakumezkoen lanbide-trebakuntzarako ikastaroak antolatu
ditu.
Ikastaro
horien bidez, Administrari Laguntzaile eta Erizaintzako
laguntzaile titulu ofizialak lortzeko azterketak egin
ahal izango dira. Halaber, Geriatriako laguntzaile
diploma eskuratzeko ikastaroa burutzen ari da.
2001eko
urrian hasi ziren ikastaro horietan Eskualdeko 40
emakumek esku hartzen dute. Kurtsoak Bagabiltzak ematen
ditu eta aurtengo ekainean bukatuko dira.
|