|
AUZOLAN:
2001
urtean zehar Enkarterriko Mankomunitateak Auzolan
egitasmoa gauzatu zuen, 39 lan kontratu egin zituelarik.
Esperientzia hori ikusirik, egitasmo handinahiagoa
burutuko da aurten, iazkoen antzeko edukiak dituen
arren.
Enkarterriko
Udal guztiak Mankomunitateak berak burutzen dituen
kontratazioen onuradunak izango dira, betiere, honako
ekitaldi hauen garapena helburu baldin badute: gune
publiko, natura- eta animalia-guneen mantenimendua
eta Eskualdeko talde gutxietsiekiko arreta.
Justizia,
Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren dirulaguntza 47
lagun kontratatzeko izango da, hain zuzen, Oinarrizko
Errenta jasotzen dutenak, beraien familia unitatekoak
edo lan-
-munduan sartzeko Udalekin hitzarmena dutenak.
Kontratazioa
sei hilabeteko aldietarako izango da eta asteko 30
orduko lansaioan, langileek hastapeneko, laguntza-,lanbide-
-formakuntza eta gaitasunen azterketa ere jasoko dute.
|