|
EUSKADEAN
EUSKERA SUSTATZEKO HAINBAT EKINTZA:
Mankomunitateko
Euskara Zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzak egindako Euskara
Biziberritzeko Plan Nagusiari jarraituz, hiru eremutan
eragin nahi du:
1-
Euskararen ondorengoetaratzea.
2- Euskararen erabilera: euskararen
aldeko auzogintza eta zerbitzugintza.
3- Euskararen elikadura.
1-
Euskararen ondorengoetaratzea:
Eremu
honetako zenbait esparrutan egin daiteke lan, baina
dugun eskualdearen errealitatea kontuan harturik,
irakaskuntza da euskaldun-iturririk handiena, eta,
beraz, horri eman behar diogu lehentasuna:
a)
Irakaskuntza:
Ikastetxeetako
euskara arduradunekin batera, ikasleek ikasgeletatik
kanpo euskara erabil dezaten hainbat ekintza antolatu:
- Antzerki
tailerrak: Momentuz, Zallako DBH-Ko ikasleentzat
larunbatetan.
- Bazkalostean
lehen hezkuntzako ikasleekin euskaraz jolasteko
monitoreak hainbat eskoletan.
- Guraso
erdaldunentzako ikastaroak ume jolasak, kantak,
oinarrizko hiztegia eta esapide errazak ikasten
hasteko. Taldea osatzen den udalerri guztietan egingo
da. Horrela familia transmisioa landuko dugu.
"Bertsogintza"
egitasmoa Zallako ikastetxeetan. Bizkaiko Bertsozale
Elkartekoekin batera jarri zen abian egitasmoa, proba
moduan. Aldeko ebaluazioa eginez gero, ikastetxe gehiago
sartuko ditugu apurka-apurka egitasmo honetan. Bertsogintza
lantzean, euskal kultura irakatsiko zaie, euskaraz
pentsatzeko abilezia trebatuko da eta umeen euskararen
kalitatea hobetu.
b)
Euskalduntze prozesua:
"Har
iezaiozu aurre etorkizunari!" lelopean antolatutako
kontzientziazio kanpaina. Bertan jendea euskararen
mundura hurbiltzea eta euskara ikasi eta erabiltzera
animatu dugu. Horretaz gain, hitz egiteko taldetxoak
antolatzeko aukera ematen dugu. Horretarako Enkarterriko
Udal Mankomuitateko Euskara Zerbitzuari deitu behar
zaio: 946 671 851
c)Familia
bidezko transmisioa bultzatu:
Informazioa
bidali guraso eta gurasogaiei; etorkizunean, beren
seme-alabekin euskaraz aritzeko beraiek ere euskaraz
jakiteak izango duen garrantzia jakitera emateko.
goiko menua
2- Euskararen
erabilera: euskararen aldeko auzogintza eta zerbitzugintza:
a)
Euskararen Erabilera Plana egitea eta garatzea herri
administrazioan.
Mankomunitateko
herri bakoitzaren Erabilera Plana osatuko da. Behar
diren datuak batu ondoren, udal bakoitzaren egoera
aztertuko da (hizkuntza eskakizunak, derrigortasun
datak, idatzizko agiriak, jendearen aurreko sailak,
lan jardunak,....). Horren ostean, erabilera plana
osatuko da eta abian jarriko da, Mankomunitateko udal
erakunde horietan euskara zerbitzu hizkuntza izan
dadin. Horretarako langileak prestatu eta trebatu
beharko dira ikastaroen bidez.
Izan ere, Mankomunitateak berak eta sei udalek onartu
dute plana dagoeneko, Zallako Udalak, Gueñeseko
Udalak, Karrantzako Udalak, Gordexolako Udalak, Artzentaleseko
Udalak eta Turtziozeko Udalak, hain zuzen ere.
b)
Euskararen erabilera Merkataritzan.
Enkarterriko
Mankomunitateko merkataritzan barruko eta kanpoko
hizkuntza paisaia euskalduntzea, toki euskaldunak
identifikatzea, merkatariei eta ostalariei euskararen
erabilera handitzeko aukera eman bezeroekin dituzten
harremanetan.
c)
Aisialdia
Eremu hau ere funtsezkoa da eskualdean euskarak aurrera
egitea nahi izango badugu, zeren ume eta gazteen artean
aurki baitezakegu eskualdeko euskaldun kopururik handiena.
"
Euskaraz bizi" egitasmoa. Egitasmo horren bidez
saiatuko gara umeei, batez ere, kalean euskaraz
hitz egiteko eta lagunekin jolasteko aukera ematen.
Herri asko direnez hainbat asteburuetan baino ez
ditugu ekintzak antolatu. Herri txikietan hiru egunetan,
apiriletik maiatzera, egongo dira tailerrak, ludoteka,
puzgarriak,... monitore euskaldunekin; herri handietan,
eskaintza ugariagoa denez, bi egunetan egongo dira
jolasak, puzgarriak, ludoteka....(maiatzetik ekainera).
Begiraleentzako ikastaroak. Eskualde honetan ez
dago ia astialdiko talderik eta gutxiago euskaldunak
direnak. Beraz, garrantzi handikoa litzateke monitore
euskaldunen talde bat sortzea, bertako ume eta gazteekin
jardun dezaten.
Horrela izanda, ikastetxekoen laguntzaz ikastaroak
antolatzeko asmoa daukagu, hurrengo ikasturteari
begira.
goiko
menua
3- Euskararen elikadura:
a)
Oskorri: "The Pub ibiltaria":
Iazko ildo beretik, Eskualdeko hiru herritan izango
da musika-ikuskizun hori, maiatzaren 5, 10 eta 31n.
Turtziozen, Galdamesen eta Sopuertan izango da.
Ikuskizun honen bidez, umeak, gazteak eta helduak
hurbilduko ditugu euskal mundura eta protagonista
izango dira egun batean.
b)
Olentzerori gutuna.
Ekintza
honen helburua honako hau da: euskara idatziari
garrantzia ematea eta eguneroko gauzetan (gutunak,...)
euskara erabiltzeko ohitura areagotzea.
Horretarako lehiaketa bat antolatu dugu. 6-10 urte
bitarteko umeek Olentzerori gutun bat euskaraz idatzi
beharko diote. Partehartzea sarituko da, oraingoan.
Sariak Sodupeko Kiroldegian eta Karrantzako Kultur
Etxean banatuko dira, eta banatu baino lehen (18:00etan)
ikuskizun bat egongo da: Sodupen, "Morgan
Pirata Gaiztoa lapurretan" antzezkizuna;
eta Karrantzan, Eriz Magoa.
goiko
menua
|