/v4.0 var p,i,x; if(!d) d=document; if((p=n.indexOf("?"))>0&&parent.frames.length) { d=parent.frames[n.substring(p+1)].document; n=n.substring(0,p);} if(!(x=d[n])&&d.all) x=d.all[n]; for (i=0;!x&&i
 
 
 Iradokizunen buzoia
Presidentearen agurra
Kokapen geografikoa
Sarbidea eta komunikazioak
Historia
Aisialdia eta turismoa
Bertako produktuak
Erakundeetarko informazioa
Ekintzak
Sailak eta zerbitzuak
Gizarte ekintza
Enplegu eta garapena
Hizkuntza normalizazioa
OMIC
Hiri hondakinen birziklaia
Bizkaiko parke ekologikoa
Abian dauden egitasmoak
Enpresen gida
Herritarrak
   

Enkarterriko udal mankomunitatea
Bº La Inmaculada, 15
Tfno: 946671852
Fax: 946391168
48850 Aranguren - Zalla
(Bizkaia)
© 2002 Eskubide erreserbatuak

  Enkarterriko produktuak :

Enkarterriko biztanleen zereginak nekazaritza, abelazkuntza eta baso-baliabideen ustiapena izan dira betidanik.
Nekazaritzako elikagaien balioa beraien kalitateagatik da garrantzitsua, produktuen aniztasuna edo ugaritasunagatik baino gehiago,
Eztia, txakolina eta gazta Eskualdeko berezitasunak dira. Familia-kontsumorako ekoizpenetik, gaur egungo aurrerapenak eta herri-jakintza uztartzera pasa da.


 

TXAKOLINA:

Euskaldunon ardoetan nagusi den txakolina antzina-antzinatik ekoizten da Enkarterrin. Badira Eskualdean zenbait ekoizle, mahatsa landu eta ardoa ekoizten dutenak.
Azken urteotan, txakolinaren ekoizpena baserriko sototik jatorrizko deitura eskuratzera pasa da.
Urtero Txakolinaren eguna ospatzen da Zallan, udaberrian, hain zuzen, uztak lehendabiziko saldak ematen dituenean.


TXERRIKIAK:

Bizkaiko ohituretako bat txarriboda dugu, sinboloz beteriko familia-
ospakizuna.
Enkarterrin arretaz eta ardura handiz eginiko hestebeteak aurki daitezke, esaterako: txorizoa, odolostea, urdaiazpikoa eta urdaia.

 

 

OGIA:

Ogia produktu arrunta eta ohikoa izanik ere, nabarmentzekoa da

Gordexolan egiten dena. Izan ere, oso ezaguna da Eskualde osoan eta baita Bilbon ere .
Egun, okintza tradizionala sustatzen ari da, baserriko labean egina, alegia. Horren ondorioz, abenduaren 24an etxeko ogi lehiaketa antolatzen da urtero aipatu udalerrian.



 

FRUTAK ETA BARAZKIAK:

Enkarterriko Mankomunitatean azokak egin ohi dira astero eta beraietan baratzetako produktu asko eta asko ikus daitezke: piper berdeak, tomateak, letxugak, piper txorizogileak, porruak, tipulak, babarrunak... eta era anitzetako frutak.
Eskualdeko nekazal ohitura honengatik, Foru Aldundiak hortofrutikultura estazioa kokatzeko hautatu zuen, Zallan hain zuzen, eta bertan produktu mota eta landaketen inguruan ikertzen dute.
Ingurune honetako barazki eta fruta ekoizpenarekin estu-estu loturik dago Ganga Eguna, urriaren lehenengo astelehen guztietan ospatzen dena; bertan, erakusgai eta salgai daude Eskualdeko produktuak.


HARAGIA:

Abelazkuntza garrantzitsua da Enkarterrin eta mendebalderagoko

herrietan bereziki, Karrantza, Lanestosa eta Turtzioz, esaterako, ekonomiaren zutabe nagusietako bat da.
Betidanik aziendak haragitarako eta esnetarako hazi izan dira.


GAZTA:

Turtzioz eta Karrantzan, Idiazabal jatorrizko deitura duen gazta egiten da, Karrantzako Latxa ardi-esneaz eta artisau-ekoizpena beti erabiliz.

 


EZTIA:

Erlezaintza aspaldiko ohitura da Enkarterrin. Lurralde guztirako egiten den ia ezti osoaren erdia Enkarterrin egiten da eta Eusko Jaurlaritzaren

kalitateko Labela dauka.
Galdamesen dagoen Eztikidetza enpresak Bizkaiko erlezain guztien esku jartzen du bere erleen planta, eztia atera eta ontzira dezaten.

 
Herriz herri
 
  Enkarterriko azokak
   
   
 
 
 
<% rsdatos.Close() %> <% Recordset1.Close(); %>