|
IBILBIDEAK.
Jarraian
Enkarterriko ibilbide turistiko batzuk aipatuko ditugu.
Horietan zehar Enkarterriko paisaia bikaina gozatu
ahal da, nork bere erara: oinez, txirringaz, zaldiz,
kotxez, etab.
Santa
Cruz - Llaguno - Mina Federica - El Somo - Santa Cruz

Ibilbidea:
Gurutze Santuaren auzoaren enparantzatik hasiko gara,
ezkerraldean dagoen errepidea hartuta Llaguno auzora
iristeko.
Aurrera jarraitzen dugu, eta gure eskuinaldean, goikaldean,
federika meategiaren aintzinako mea-garbitegiaren
hondakinak ikusiko ditugu. Gure bidea albo batera
utzi eta eskuinaldean daukagun bideskatik aintzinako
Federika Meategiaren hondakinetara iritsiko gara.
Aurreratxoago bidegurutze bat aurkituko dugu, eta
gure eskuinaldera 180º hartzen duen pistatik
"Castro Alén" tontorrera mendebaldetik
iritsiko gara goxo-goxo.
Jaitsera, pistatik bertatik egiten dugu, pinadi baten
parean esfaltatutako pista zabalak bihurgune handi
bat egiten duen punturaino, hemendik hariztipean dagoen
aisialdira iritsiko gara, berriz ere Gurutze Santuaren
aizoan aurkitzen garelarik.

goiko
menua
Villanueva
de Presa - Aldeacueva- Arreturas Cotobasero

Ibilbidea:
Iblibideari
Villanueva de Presa izeneko auzotik ekingo diogu.
Aldeacuebara doan errepidea hartuko dugu. Aldeacueba
igarota eta 800 bat m -ra El Pita izeneko etxaldera
iritsiko gara.
Bartolomé
Deunaren elizara iristen gara (Neoklasikoa, XVIII.M.)
bere aurreaurrean izen bera daraman aisialdia aurkituko
dugularik. Behin auzoa ikusita, "La Calera/El
Prado" eta "Arreturas" aldera joko
dugu.
Hormigoizko
pistatik, zuzen-zuzen Arreturas gaina hartuko dugu,
bertatik ezkerralderantz Lanzas Agudas auzoa ikusteko
aukera izango dugularik.
Markatuta
dagoen ibilbideari jarraiturik Mijancos Trikuharrietara
iritsiko gara. Ibilbidea bukatzen den Villanueva de
la Presara iritis arte jarraituko dugu.
goiko
menua
Mijancos-eko
Trikuharriak (Ibilbide
Arkeologikoa).
Abiapuntua:
Villanueva de Presa (Karrantza).
Helmuga: Villanueva de Presa (Karrantza).
Luzera: 14,5 Km.
Desnibela: 200 m.
Bidearen egoera: hormigoizko eta lurrezko pista.
Ibilbidea:
Villanueva
de Presatik atera.
Aldeacuevarantz
abiatu. Hementxe zera aurki dezakegu:
| |
Olgeta-lekua. |
| |
San
Bartolome parrokia, eraikin neoklasikoa. |
| |
Aldeacueva
haitzuloa. Sarrerako atari izugarria hileta--nekropolia
zen antzina. |
| |
Mendialdeko
ohiko baserriak, Kantabriako XVIII. mendeko herri-arkitektura.
|
Hemendik,
Las Arreturas gaina edo La Calera muinorantz goaz.
Haran osoaren ikuspegi zoragarria dago bertan.
Cotobaserorantz
igotzeko bidea hartu, GR-123 dioen kartelari eta seinale
gorri eta zuriei jarraikiz.Gailurrera heldu aurretik,
Mijancoseko Trikuharrietara joateko bidea hartu behar
dugu.
Mijancoseko
Trikuharri multzora iritsi gara. Neolitiko Aroko (k.a.
4000tik 5000ra) hileta-nekropoli honetan trikuharriak
eta tumuluak daude.
Mendiaren
beste aldeko magaletik hasiko gara jaisten Villanueva
de Presaraino.
goiko
menua
Santiago-Bidea
(Jakueren bidea).
Abiapuntua:
Arbuyo (Alonsotegi).
Helmuga: Balmaseda.
Luzera: 21 Km.
Desnibela: ia-ia ez dago.
Ibilbidea: errepidea edo bidea.
Ibilbidea:
Errepidetik abiatuta, Arbuio aldean, Monte Alegre
eta Linaza adierazten duen eskerreko saihesbidea hartu
eta 50 metro eskasera ibilbidearen abiapuntuko tunela
dago. Antzinako trenbideak La Cuadra auzora eramango
gaitu.
La Cuadra auzoan Salzedo dorretxea ikusiko dugu.
Hemendik Sodupera goaz. Udalerri honetan Romarante
dorretxea eta San Vicente eliza daude.
Sodupetik Santxosolorantz, San Martín de Iturriaga
baseliza eta XVII. mendeko Renovales dorrearen jauregia
ikusteko.
Errepide
nagusitik jarraituz Gueñesera helduko gara,
non Villa Urrutia (egungo udaletxea), Santa Maria
eliza eta Las Brujas jauregia edo Hurtado Amezagatarren
Etxea ikus ditzakegun.
Arangurenetik Zallarako errepidea hartu behar dugu.
Murga Jauregia (egungo udaletxea) eta San Migel eliza
ikus ditzakegu Zallan.
Zallako erdigunetik irten eta Mendieta auzora heltzen
da. Hementxe dago 1600. urteko San Pedro Zarikete
baseliza.
Hemendik Bolumbururaino iritsiko gara bertako dorretxea,
antzinako olaren aztarnak eta olgetarako gunea ezagutzeko.
Bolunburutik, La Herrera auzora eta gero La Mella
auzoraino, non San Antonio de la Mella baseliza, Urrutia
Jauregia eta Terreros dorrearen arrastoak ezagutuko
ditugun.
La
Mellatik ibilbidearen amaierara iritsiko gara, Balmasedara.
Udalerri horretan San Severino eliza, Zubi Zaharra,
Marques de Buniel jauregia eta udaletxea ikusi daitezke.
goiko
menua
Armañon
Mendia (Mendi ibilbidea).
Abiapuntua:
Romaña (Turtzioz).
Helmuga: Romaña (Turtzioz).
Luzera: 12 Km.
Desnibela: 700 m.
Ibilbidea:
Arteaga Baron jauregi-etxea dagoen Romaña auzotik
irtengo gara.
Cueto auzoraino jarraituko dugu. Hementxe ikus dezakegu
baseliza eta beroni atxikitako zezen plaza, herri-erresidentzia
erako etxe lerrokatuak eta Los Tueros-en jauregi-etxea.
Errepide beretik jarraitzen badugu muinora iritsiko
gara; ezkerraldean Armañon (854 m) eta eskuinaldean
Los Jorrios (847 m) mendia ikusiko ditugu muinotik.
Ezkerraldeko bidea hartu Armañon mendira igotzeko.
Bertan trikuharri multzoa dago.
Jaisten hasiko gara berriz ere Romaña auzora
joateko.
goiko
menua
Ibilaldia
meatzetatik.
Abiapuntua:
San Pedro de Galdames.
Luzera: aldakorra.
Desnibela: 650 m.
Bidearen egoera: mendi ibilbidea. Pistak eta
bidezidorrak
Ibilbidea:
San Pedro de
Galdameseko plazatik irten eta zementuzko pista batetik
La Macillaraino helduko gara, herri osoaren panoramika
ikusteko.
Hemendik, ezkerreko
pista harturik Elvira antzinako meatzearen Balsaraino
iritsiko gara eta ezkerreko beste pista batetik El
Uno izeneko galeriaraino. Merezi du Urallagako Cueva
de la Magdalena ikustea.
Elvira haitzulotik
La Brena muinoraino goaz. Leku honetan aukera batzuk
dituzu:
| |
Muskizeraino
joan Pico Mayor, El Cuadro, Peña Pastores
eta Ventuña mendietatik. 8 km inguru daude. |
| |
Gailurretatik joanda, eskuinalderantz, Pico Menor,
Ganeran, Gasteran, Pico de la Cruz, Aldape eta
Eretza mendietatik pasatua Soduperaino jaitsiko
ginateke. 11 km inguruko ibilbidea da. |
| |
6 km-ra dagoen La Arboledarantz goaz, Bizkaiko
hiribarneko parkerik handienera |
goiko
menua
Ibilaldia
Alen mendiko magaletatik zehar
Abiapuntua:
Santa Cruz auzoa (Artzentales).
Helmuga: Alen (Sopuerta).
Luzera: 5 Km.
Desnibela: 200 m.
Bidearen egoera: asfaltozko pista eta hartxintxarrezkoa.
Ibilbidea:
Artzentales udalerriko Santa Cruz auzoan dago irteera.
Hemen Santa Elena baseliza ikus dezakegu.
Ezkerraldeko bidetik Llaguno auzora joko dugu, XVII.
mendeko Santa Cruz Jauregiaren aztarnak ikusteko.
Bide beretik Llano auzora helduko gara. Artadia zeharkatuz
igotzen jarraituko dugu Federico meatzeraino, antzinako
meatzarien auzunearen aztarnak, alegia.
Hemendik aukera bi daude. Bata, Alen mendiraino igotzen
segitu. Bestea, bide beretik edo Somo mendia inguratuz
jaitsi, Santa Cruz auzora iristeko azkenik.
goiko
menua
Zaldiz
Gordexolako haranetik (Paisaia-ibilbidea).
Abiapuntua:
Artziniega (Araba).
Helmuga: Artziniega (Araba).
Luzera: 26 Km.
Desnibela: 465 m.
Bidearen egoera: pistak eta bideak.
Ibilbidea:
Artziniegatik Uretaraino abiatuko gara Aspuru mendia
zeharkatuz. Herrerias ibai ondoko bidezidorretik,
Iratzagorriaraino (Gordexola) iritsiko gara. Leku
honetan Mazukera eta Allende (azken hau XVII. mendekoa)
jauregiak ikus ditzakegu.
Baso-bideetatik El Ponton auzora iritsiko gara, Ibarguen
dorrea, El Ponton jauregia eta Arma Etxea (errenazimentuko
landa-etxetzarra ) ikusteko.
Bide beretik Sandamendi auzora goaz eta hementxe,
Uriarako bidea hartuko dugu. Urian, San Andres komentua,
San Jorge eta San Damian elizak ikus daitezke.
San Juan de Berbikezera egingo dugu orain. Olgeta-lekua
eta San Juan baseliza daude.
Bide horretatik segituz Ilso Mendigainera heldu bezain
laster Arza amildegiraino jaitsiko gara. Urdanegi
jauregia dago bertan.
Hemendik abiapuntura goaz berriro (Artziniega).
goiko
menua
Mazo
Ubal (Mendi ibilbidea).
Abiapuntua:
Matienzo (Karrantza)
Helmuga: Lanestosa.
Luzera: 16 Km.
Desnibela: 500 m.
Bidearen egoera: pistak.
Ibilbidea:
Matienzon (Karrantza) pista batetik hasiko gara igotzen
El Mazo mendigainera iristeko. Hemendik ikus daitezke
Karrantza inguratzen duten mendi guztiak, Kantabriako
hondartzen ikuspegi ederra eta baita, egun oskarbietan,
Gipuzkoako Txindoki mendia ere.
Hego-mendebaldean El Mazo eta El Moro (766 m) mendien
artean sakana dago. Gailur honek Isla mendigaina edo
La Torca del Moro dauka mugakide.
Norabide horretan segituz, Ubal mendatera iritsiko
gara eta bertatik Lanestosa osoa ikus daiteke.
Hemendik eta bide beretik segituz amaierara helduko
gara, : Lanestosara.
goiko
menua
Ibilaldi
berdea historian zehar (paisaia
ibilbidea)
Abiapuntua:
Avellaneda (Sopuerta).
Helmuga: San Migel de Linares (Artzentales)
Luzera: 7 Km.
Desnibela: 200 m.
Bidearen egoera: pistak eta bideak.
Ibilbidea:
Ibilaldiak Abellanedan du hasiera, non Abellanedako
Juntetxea, Enkarterriko museoa, Urrutia Dorrea, Aingeru
Goardakoa baseliza eta galtzada erromatarra dauden
ikusgai.
Hemendik Bezira joko dugu, mendiko aterpea eta olgeta-lekua
dauden lekua.
Bezitik Traslaviña (Artzentales) auzoraino
jaitsiko gara, Miranda dorretxea eta Santa Maria eliza
ikusteko.
Traslaviñatik San Miguel de Linaresera goaz.
Hementxe daude Rebollo del Concejo izenekoa eta San
Migel eliza.
goiko
menua
|