|
LEKU
INTERESGARRIAK.
Atal
honetan, Enkarterrin ikustea merezi duten tokiak aipatuko
ditugu, udalez udal.
ARTZENTALES:
Rebollo de San Miguel.
San
Migel plazan, izen bereko elizaren ondoan, auzokide
guztiak Erdi Aroan kontzeju irekian bildu ohi ziren
,haritz baten alboan, lurraldea administratzeko.
Egun, antzinakoa zegoen lekuan haritz gaztea landatu
dute. Haren gerizpean aipatu kontzejua biltzen zen
harrizko mahai baten inguruan (oraindik mantentzen
da) . Horregatik "el Rebollo del Concejo"
deitzen zaio leku honi.
San Miguel de Linares eliza.
Herri
tradizioaren arabera, elizaren jatorria komentu erromaniko
batean dago. Dirudienez, oihal ebaki batzuk, murrua
eta 1250. urteko ateak, nagusia barne, komentu horri
dagozkio.
Dena den, egungo eliza XVI. Mendekoa da, errenazimentuko
estilokoa.
Leihoak harri kalatuzkoa dira eta baita barneko zein
kanpoko armarriak ere.
Dorrea 1620 urtekoa da eta nabearen ezkerraldean atxikitako
kapera neoklasizista 1686 urtekoa. Korua eta barneko
berrikuntzak, erretaula nagusia barne, XVIII. mendekoak
dira.
Orcasitas dorrea.
Antzinako
Bando-dorrea XVIII. mendean berriztatu eta jauregi
barroko bihurtu zuten.
San
Antolín multzoa.
Jatorri
herrikoi eta jaialdietakoa duen XVIII. mendeko multzo
berezi-berezia da. Beraren gurutze-gangak inoiz ez
zituztenez amaitu, baseliza bukatu gabe dago. 1964.
urtean berreraiki zuten eta aurre-
-aurrean zezen-plaza irregular eraiki zuten.
goiko
menua
GALDAMES:
Arenaza haitzuloa.
Arenaza
auzoan dagoen haitzulo honetako sarrera, arku izugarri
batek eratuta dago. Magdaleniar, Neolitiko eta Brontze
Aroko aztarnak aurkitu dira. Pinturen artean gorri
koloreko orein eme batena da nabarmentzekoa.
Haitzulo hau ez dago irekita baina aurkituriko aztarnak
Bilboko Museo Arkeologikoan daude ikusgai.
Loizaga
dorrea.
Concejuelo
auzoan dagoen dorre hau Erdi Aroko gotorlekua da,
fosoa eta guzti, eta banderizoen gerretan ganboarren
menpean zegoen.
Oraingo jabeak, berreraiki egin du tximista batek
jotako antzinako dorrearen aztarnen gainean.
Dorretxeen ohiko bertikalitatea du; goialdean almenak
eta hiru harresiz inguratuta dago, zuloa eta zubi
altxagarria barne.
Egun,
Rolls Royce munduko bilduma pribaturik onenetako bat
dago bertan. Zabalik asteburu eta jaiegunetan, 13:00etik
19:00etara.
San Pedro de Galdames multzoa.
Martinez-Rivas-en
omenezko monumentua: San Pedro auzoan. Martínez
Rivas ohorez eraiki zuten, eskualde honetan meatzetako
lana goren-gorenean zegoenean, izen handia izan zuen
meatzari-ingeniaria.
Estatuaren oinarrian XX. mende hasieran burdin meatzetako
lanen eszenak irudikatuta daude.
Udaletxea:
1900 urtean Atanasio Anduiza arkitektoak egindako
eraikin eklektikoa. Martinez Rivasen omenezko estatuaren
atzean dago.
San
Pedro eliza: Basilika erako eraikin neoklasizista.
Juan Belaunzaranek egina.
Truebaren
omenezko monumentua.
Omenezko
monumentuan Antonio de Truebaren jaiolekua ere adierazten
da. Bizkaiko artxibozain eta Enkarterriko kantari
ezagutzen da.
goiko
menua
GORDEXOLA:
San Juan Degollado eliza.
XVI.
mendeko eraikin honek estilo desberdinak jaso zituen,
hain zuzen, errenazimentukoa, barrokoa, klasizista
eta neoklasikoa.
Azpimarratzekoa da oinplano karratuko kanpandorrea,
dorre gaineko piramide erako apaingarriak dituena.
Bizkaiko monumentua den Isasiko Amabirjinaren irudia
erretaula nagusian dago, Bizkaiko handienean.
Dorretxeak.
Defentsarako
eta helburu militarra duten etxeak dira, armarria
fatxada nagusian egon ohi delarik. Etxe hauek ola
eta erroten inguruko leku estrategikoetan egoten dira.
Gordexolan geratzen diren zenbait dorretxe honakoak
dira:
 |
Oxirando dorretxea. |
 |
Zubiete dorretxea. |
 |
Ibarguen dorretxea. |
 |
Urrutia dorretxea. |
 |
Larrimburu dorretxea. |
 |
Artekona dorretxea. |
Jauregiak.
Banderizoen
gerrak amaitutakoan sortu ziren. Etxebizitza itxura
handiagoa dute eraikin hauek eta dagokien leinua eta
sendiaren armarria dute.
Hona hemen Gordexolako jauregi batzuk:
 |
Zubiete
jauregia. |
 |
Oxirando jauregia. |
 |
Urdanegi
jauregia. |
 |
Arma
etxea |
 |
Allende-Salazar
jauregia. |
Etxetzarrak.
Gordexolatik
Ameriketara aberasteko asmoz joandakoek XIX eta XX.
mendeetan eraiki zituzten etxetzarrak .
Gordexolakoak honako hauek dira:
 |
Villa
Carmen, egungo udaletxea. |
 |
Villa
Florita. |
 |
Villa
Cuba. |
 |
Villa
José. |
 |
Aresti
Kondearen Jauregia. |
goiko
menua
GÜEÑES:
Güeñeko Santa Maria eliza.
XII
eta XIII. mendeetan eraiki eta XVI.aren hasieran berreraiki
zuten gotiko berantiarra estiloari jarraikiz.
Oso-osorik dago silarriz eginda eta bere sarbide bietan,
albokoa nabarmentzen da, "eguzkiaren portada"
izenekoa. Errege Katolikoak deritzon garaiko (Errenazimentua
eta gotiko berantiarra nahasirik) dekorazio ezaugarriak
ditu.
Garrantzitsuak dira barruko erretaulak: Nuestra Señora
del Rosario, La Piedad eta San Roque.
San
Lorenzo de Bermejillo baseliza.
San
Lorenzo auzoan dago XI. mendeko baseliza hau. Osagarririk
antzinakoena absideko leihoa da, arte aurrerromanikoak
utzi dion bakarra.
Villa Urrutia (Egungo udaletxea).
XIX.
mendekoa, frantses estiloko arkitekturari dagokio.
Lehengo indianoek eraikia, geroago udaletxe bihurtu
zuten, egiturazko aldaketa bat ere egin gabe.
Cuadra Salcedo jauregia.
Santa
Maria elizaren ondoan, XVI. mendeko jauregi zahar
bateko orubean (aztarnak daude oraindik) eraikia izan
zen etxetzar hau, estilo neoklasikotik gertuko antolaerari
eutsiz.
Sabaia, balkoiak eta hormak berriztatuak izan ziren
1900 aldera.
goiko
menua
KARRANTZA:
Pozalagua
haitzuloak.
Haitzulo
hauek ustekabean aurkitu zituzten 1957an eta haien
garrantzia estalaktita eszentriko multzo handian datza.
Sabaitik zintzilik dauden kristal-formako estalaktitak
noranahi hazi eta anabasan uztartzen dira, edertasun
bereziko multzoa sortaraziz.
Erdigunea auditorium gela da. Bestalde, haitzuloaren
kanpoaldeko landa zabalean Pozalaguako musika klasikoko
jaialdiak antolatzen dira.
El
Carpín Bizkaiko Parke Ekologikoa.
Karrantzatik
2 km-ra dago, Biañez auzoan. 20 ha-ko lur eremu
horretan iberiar fauna eta landaretzaren espezie asko
bizi dira, 50 guztira, beraientzat propio egokitutako
habitat batean. Parkeak hezkuntza du helburu, hain
zuzen, bioaniztasunaren balioa eta animalienganako
maitasuna helaraztea. Tel: 94-6107066.
San
Andrés Apóstol eliza.
Biañez
auzoan kokatuta dagoen eliza honetan XVI. mendeko
pinturak daude. Haietaz gain, San Andresen martirioa
"fresko-faltsua" teknikaz margotutako erretaula
ere badago. Pasioa da lan honen gainontzeko irudien
gai nagusia.
Angulo jauregia.
Jauregi
hau Biañez auzoan dago kokaturik eta Angulo
dorrearen antzinako orubean eraiki zuten XVIII. mendean.
Estilo klasizistakoa izan arren, baserriaren antz
handia du. Inguru honetan Turtziozko baserri deritze
horrelakoei.
Villa Paterna jauregia.
XVIII:
mendeko jauregi klasizisten eredukoa da, hots, burdineri
sendoa duten balkoiak eta Herreriano estiloko atxikitako
kapera.
Lama auzoan dago kokatuta.
goiko
menua
LANESTOSA:
Lanestosako hirigunea.
Erdi
Aroko hiribilduen ezaugarriak bete-betean ditu hirigune
honek. Altxor zoragarria da Lanestosa: zabaldutako
kaleak, kantabriarreko erara pasabideak dituzten etxeak
eta XVII. eta XVIII. mendeetako jauregiak.
Hirigunea ibaiarekiko paralelo dauden hiru kalek eta
zeharkako bik osatzen dute.
Aipagarria da, besteak beste, XVI. mende bukaerako
baserri bat, ingurune horretako etxebizitzen eredua
islatzen baitu, Kantabriako tipologia, alegia. Honen
ezaugarriak honakoak dira: murru edo kanporanzko zutabeak,
behealdean kortak eta goian etxebizitza eta haga sendoen
gaineko balkoi korrituak.
Lanestosako plaza zaharra.
Bizkaiko
arkitektura baino, Kantabriakoaren antz handiagoa
duten 4 etxe-ilara da Lanestosako garrantzitsuena.
Etxe horien ezaugarri nagusia beren egurrezko pasabide
irtenak dira, izatez, torneatutako egurrezko etxe-eguterak
, marroi, berde edo gorriz margotuak.
Gehienetan behealdea eta solairu bat izaten badute
ere, bi solairukoak ere ikus daitezke.
Lanestosako Colina jauregia.
1763ko
eraikin klasizista barrokoa da eta bere arkupe irekiak
harrizko lauzadura eta jatorrizko dekorazioak. gordetzen
ditu. Gaur egun etxebizitza bihurtuta dago.
Eskuinaldeko
arkupe gainean, goiko solairuan, areto nagusiko balkoia
ageri da, eta horren gainean tamaina ertaineko armarria
dago.
Calero
de Lanestosako karobia.
Karobia
kareharritik karea ateratzeko erabiltzen zen labea
da. Kareharria karobian sartu eta 900 ºC inguruan
berotzen zen. Hiruzpalau egunen buruan, labea hoztu
ondoren, kare bizi zokorrak ateratzen ziren. Berauek,
ongarri moduan erabiltzen ziren eta baita, izurriak
desagerrarazi, kortak desinfektatu, abelburuen zauriak
sendatzeko ...
goiko
menua
SOPUERTA:
Avellaneda
multzoa.
Honako
hauek osatzen dute:
Juntetxea:
Almenadun dorrea da, murru baxua eta erdi-puntuko
atea nagusitzen dira. Atea 1592-1596 bitarteko lehenengo
eraikinekoa da, eta mende honetara arte iraun du ia
aldaketarik izan gabe. Fatxadako armarria 1623-1635
urte bitartean berriztatutako antzinako baserritik
dator.
Juntetxean, gaur egun, Enkarterriko museoa dago eta
eskualdeko historia ezagutzeko aukera ematen dizu,
maketa, planoa, argazkia, erreprodukzio, mapa, kopia
eta jatorrizko piezen bitartez. Era berean, historiaren
ikerketa egin daiteke esparru guztietatik: ekonomia,
gizartea, politika, kultura...
Tel:
94-6504488 / 94-6104815
Ordutegia: Asteartetik larunbatera 10:00etatik
14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Igande eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara.
Astelehenetan itxita
Teniente
Korregidorearen etxea:
Dorre alboan dago eta 1750. urtean M. de Aretxabalak
berreraikia izan zen. Aurreko baserria eta honi atxikitako
Aingeru Goardakoa baseliza junteroei ostatu emateko
leku bihurtu zuten 1791n.
Berrikuntza guztiak egiteko erabakia Batzorde Nagusiak
hartu zituen 1900ean, hondatuta eta ahazturik zegoen
multzoari gizarte-erabilpenen bat emateko asmoz.
Galtzada erromatarra.
I.
mendean ireki zen Pisolaca galtzada erromatarrak Enkarterrin
erromatarrak egon izanaren berri ematen digu. Herrera
de Pisuerga (Palentzia) eta Castro Urdiales (Kantabria)
lotzen zituen eta salgaiak garraiatzeko erabiltzen
zen. Galtzada Balmasedatik sartzen zen eskualdean
eta Bezi zeharkatuz, Sopuertan Abellanedatik sartzen
zen, azkenean Carral auzora (Calzada La Puerta, orain
gutxi berriztatua) iristeko.
Auzo hau zeharkatu eta Llantada auzotik pasatu ondoren,
Mercadillora heltzen zen. Erdi Arroko zubi erromatarra
igaro eta Capetillo aldapan gora doa. Melida estratatik
zehar eta La Calzadilla, La Cubería, San Pedro
auzoak atzean utzi ondoren, Zangado La Puente eta
La Terrera auzoetaraino jaisten da. Azkenean, la Venta
zeharkatu eta Las Muñecas mendatetik Kantabrian
sartzen da.
Dorretxeak.
Banderizoen
gerren garaitik dorretxe ugari geratu dira Sopuertan.
eta den-denek dituzte ezaugarri berdinak: kubo-formako
harri-hormaz eginiko eraikinak, sendiaren armarria
fatxadan, eta baseliza batetik eta errota edo olaren
batetik gertu.
Sopuertan honako dorretxeak ikus ditzakegu:
 |
Urrutia dorrea (Avellaneda auzoa). |
 |
Garai dorrea (Amez dorrea). |
 |
Llano dorrea (Obeuri dorrea). |
 |
la Puente dorrea (Carral dorrea). |
 |
Villla dorrea (Carral dorrea). |
Minerala
kiskaltzeko labeak
Labe
Garaiak agertu baino lehenago minerala kiskaltzen
zeneko labe zahar bi dira. Ondare artistiko izendatu
dituzte.
Castaño auzotik 200 m ingurura daude.
goiko
menua
TURTZIOZ:
San Pedro de Romaña eliza.
Errenazimentuko
ezaugarriak dituen eliza gotiko bikaina da. Arkupeko
harlau batek dioenez, 1521eko apirilaren 15ean jarri
zituzten zimenduak. Barruko altzari baliotsuak eta
erretaula neoklasikoak dira nabarmentzekoak. Estilo
desberdinetako sarrera bi ditu: nagusiak, estilo klasizistakoak,
San Pedroren irudi barrokoa du; bestea gotikoa da
eta arku zorrotza dauka.
Pando
dorretxea.
XV.
mendean eraikia, hastapenetako helburu militarra hoberen
gordetzen duena. Vegan dago kokatuta, hain zuzen,
errotaren ola zegoen ibaitik oso hurbil.
Basinagre errota.
XVIII.
mendeko errota honek martxan jarraitzen du gaur egun.
Harritzar bi ditu eta egitura hidraulikoa desagertua
dagoen izen bereko olak ere erabiltzen zuen.
La Puente jauregia.
XVIII.
mende bukaerako hiri-jauregi hau San Pedro de Romaña
eliza aurrean dago kokatuta. Gordetzen duen burdineria
Enkarterriko garrantzitsuenetako bat da. Fatxadaren
erdigunean armarri handia dago. Eusko Jaurlaritzak
hementxe izan zuen erbesteratu aurretiko azken bilera.
San Roque baseliza eta zezen-plaza.
XVIII.
mendekoa da, herri-barroko estilokoa eta oinplano
bakarrekoa Laukizuzen formako nabe barruko burualde
erdizirkularra labe-gangak estaltzen du.
Zezen-plaza, irregularra berez, 1983an berriztatu
zuten, biribil itxura emanez, harri-hormazko barrera
eta inguruan jarleku korritua jarriz.
goiko
menua
ZALLA:
Murga jauregia.
Mimetiz
auzoan kokaturiko jauregi hau XVII. mendekoa da. Jatorriz
dorretxetzat hartua izan da eta oraingo itxura, mendeetan
zehar jasandako aldakuntzei esker lortu du.
Gaur egun Zallako udaletxea dago bertan.
Laukizuzen formako oinplanoko eraikina da. Aipagarriak
dira Salzedo eta Montañoren armarria.
Ermita
de San Pantaleón baseliza
Antzina
Aretxaga auzoan zegoen baseliza hau uholde batek suntsitu
zuen 1764an. 1766an gaur egun dagoen lekuan (Gallardi
auzoa) berreraiki zuten. Sarrerako ponte-harria nabarmentzen
da bere tamainagatik eta baita ere, Santa Monica,
San Roque, San Valentin, San Cristobal, San Sebastian
eta San Pantaleonen irudiak.
Aipagarria da eskualde honetako biztanleek kondairari
jarraikiz zuten ohitura bitxia: buruko minak kentzeko
kapela zaharra janztea.
San Pedro Zarikete.
San
Pedro auzoan dago XVI. mendeko baseliza hau. Laukizuzen-
-formako oinplanoa dauka eta murruak harri-hormaz
daude eginda.
Angeluko silarrizko piezak dauzka eta egurrezko bi
hegaleko sabaia. Barrualdean hiru erretaula daude
eta erdikoan, egur polikromatuaz eginiko XII. mendeko
San Pedroren irudia nagusitzen da.
San Pedro egunean baseliza honetara joateko ohitura
dago, honela izpiritu gaiztoak uxatuko dituztelakoan.
San Miguel eliza.
Ayala
eta Salcedo jaunek sortu zuten XII. mendean. Azpimarratzekoa
da Migel Arcangelen irudia, San Pedro Zarikete baselizan
gordeta dagoen jatorrizko erretaulari dagokiona. Aipatzeko
modukoa da, baita, antzinako parrokiak utzitako aztarna
bakarra, koru azpiko ojiba-atea, alegia.
1738an berreraiki eta handitzeko berrikuntzen ondorioz,
nabe bakarreko eraikin bilakatu zen: errenazimentuko
gangak, kapera bi, zazpi aldare, dorrea, kanpandorrea,
arkupea eta errenazimentuko erretaula.
1958an, parrokiari atxikitako beste eraikin bat egin
zuten.
Bolumburu dorrea.
Dorretxeak
XV. mendean du sorrera eta herri-gotikoa da bere estiloa.
Oinplano karratuko bloke bik osatzen dute eta harri-hormaz
eta adreiluzko lau hegaleko sabaia dauka.
Murgatarren leinuak eraiki zuen Ayalatarren etxeko
ondareak babestu eta balizko erasoei aurre hartzeko.
Lurraldeko interesgunetzat hartua izan da. Ondoan
Santa Ana eliza dago eta metro gutxira antzinako olaren
aztarnak ikus daitezke.
Hemen dago izen bereko olgeta-gunea.
Terreros dorrea.
La
Herrera auzoan dago. Enkarterri osoan hoberen kontserbatzen
diren dorreetako bat dauka, defentsa-eraikinen eredu
bikaina.20 m ingurukoa da eta mendeak joan mendeak
etorri, kuboak, almenak eta inguratzen zuten hesi-
eta harresi-ilara batzuk besterik ez da galdu.
La
Herrera monumentu-multzoa osatzen du Urrutia jauregia
eta San Antonio de la Mella baselizarekin batera.
goiko
menua
|