| ERAKUNDEETARAKO
INFORMAZIOA
I. BATZAR NAGUSIA.
Mankomunitatea
udaletxe guztietako ordezkariek, alkate eta zinegotziek,
osatzen dute.
Batzarraren betebehar batzuk dira Mankomunitateko
Estatutuak aldatzea, udalerri berriak onartzea eta
presidentea hautatzea.
II.
BATZORDE NAGUSIA.
Mankomunitateko
udaletxeak proportzionalki ordezkatzen dituzten 29
kidek osatzen dute Batzordea. Kide horiek udaletxeak
berak izendatzen ditu.
Mankomunitatea ordezkatzeaz gain, beraren gobernu-
eta administrazio-organoa da. Batzorde Nagusiak udalbatzaren
funtzio berdinak ditu.
III.
BATZORDE IRAUNKORRA.
Mankomunitateko
udalerri guztiek ordezkari bana izendatzen dute batzorderako.
Ordainketei oneritzia ematea da batzordearen zeregin
nagusia.
IV.
PRESIDENTEA.
Pertsona
bakarreko organoa da, Batzorde Nagusiak bere kideen
artean hautatutakoa.
Edozein alkateren funtzioak betetzen ditu, Mankomunitateak
eskaintzen dituen zerbitzuen arlokoak, ordea.
|