|
HISTORIAURREA:
| Enkarterriko
lehen gizakia, berezitasun handiko zerbaitek erakarrita
bertakotu egingo zen lurralde horretan. |
 |
Historiaurreko
arbasoen aztarnak haitzulo ugaritan aurkitu dira
, esaterako, Arenaza kobazuloan Galdamesen eta
Ventalaperrakoan Karrantzan.
|
Lehenengoan
Magdaleniar Aroko pinturak eta grabatuak aurkitu dituzte
eta baita Neolitiko eta Brontze Aroko arrastoak ere.
Ventalaperra haitzuloan orain dela 70.000 urte inguruko
Neanderthal gizakiaren arrastoak aurkitu dira eta
baita Kromagnon gizakiaren hainbat aztarna ere.
Aztarnategi bi horietan sartzerik ez dago oraingoz,
indusketak burutzen ari dira eta.
Haitzulo bi horietaz gain, historiaurreko zibilizazioetako
lorratzak honako leku hauetan ere azaldu dira: Karrantzako
El Polvorin-en eta Santa Isabel-en, Lanestosako Cuestalaviga-n
eta Turtziozeko La Miel-en.
| Trikuharriak,
tumuluak eta bestelako hilobi monumentuak ere
aurki daitezke. Trikuharriak Betaio eta Ventoso
mendietan eta Alen mendiaren inguruan ere ikus
ditzakegu, Sopuerta eta Turtziozen |
 |
artean. Turtziozen ere badaude trikuharriak, Armañon
mendian, hain zuzen. Karrantza eta Lanestosa artean
La Cabaña, Cotobasero eta La Galupa-ko
trikuharriak daude. Karrantza eta Villaverde de
Trucios artean Eskitza estazioa kokatzen da. Trikuharri
gehiago Balgerri mendian eta Trianoko mendietan
daude. |
Burdin
Aroko auzune bi daude Galdamesen: El Cerco eta Pico
Moro. Karrantzan, bestalde, Aro horretako zenbait
ehorzketaren arrastoak geratu dira Molinarreko El
Bortal haitzuloan.
ARO
ERROMATARRA :
Enkarterriren
erromanizazioa handia izan zen. Erromatarrak k.a.
25, urtean iritsi ziren. Goi-lautadatik iparraldeko
portuetara salgaiak eramaten zituzten merkatarientzat
pasagunea zen Enkarterri, eta horrexegatik ohartu
ziren beraren balio estrategikoaz.
Erromatarrengandik geratu zaigun aztarna bakarra Galtzada
Erromatarra da. Hau Burgosetik sartzen zen Balmasedan,
eta eskualdea Sopuertatik zeharkatu eta Las Muñecas
mendateraino heldu ondoren, Castro Urdialeserantz
abiatzen zen Ibilbidea mugarrien antzeko miliarioek
adierazten zuten eta haietako bat, Maximinoren ohorez
egindakoa, Enkarterriko museoan dago ikusgai.
ERDI AROA:
Erdi
Aroan, eskualdeko hiribildu, errepublika eta kontzeju
guztiak toki sinboliko batean biltzen ziren lurraldearen
administrazioa burutzeko. Oraindik ere, Artzentaleseko
San Miguel de Linares plazan, biltzarren lekuko zen
haritz zaharra (Rebollo del Concejo izenekoa) ikus
daiteke.
| Denborak
aurrera egin ahala, Avellanedan hasi ziren hamar
errepubliketako ahaldunak Batzarrean biltzen.
Eskualdeko berez |
zegokien Foruaren arabera burutzen zuten. Usadio-Foru
hori 1394 urtera arte egon zen idatziz jaso izan
zen eta Foru Zaharra izenez zen ezaguna. 1503an
berritu eta Foru Berria jaio zen.
|
 |
1576an Enkarterri Bizkaiko Jaurerriaren menpean egotera
pasatu zen itun baten bidez, "Enkarterriko gobernua
eta jurisdikzioari muzin egin gabe". Zeinek bere
lurralde, jurisdikzio pribatiboa eta gobernua zuen
eta Gernikara soilik joaten ziren Bizkaiko Jaurerriarekin
batera zituzten kontuak zirela eta. Izan ere, eskualdea
gobernatzeko, Avellanedako Batzarrera bidaltzen zituzten
ordezkariak.
1804ra arte Enkarterriko errepublika guztiek ez zuten
bat egin Gernikako Batzar Nagusiarekin.
Hastapenetan,
Enkarterriko Batzarrak Avellanedan egiten ziren, haritz
baten alboan. Geroago dorrea, korregidorearen etxea,
espetxea eta Aingeru Guardakoa baseliza eraiki ziren,
egun Avellaneda multzoa osatzen dutenak. (Gaur egun
dorrean Enkarterriko Museoa dago, non eskualdeko historiarekin
zerikusia duten objektu asko ikus daitezkeen).
Kolitza menditik dei egin ohi zuten Enkarterriko ordezkariak
Gernikara, Bizkaiko Jaurerriko Batzarretara, joan
zitezen.
BANDERIZOEN
GERRAK:
Berant
Erdi Arotik Bizkai osoa astindu zuten banderizoen
gerrak bereziki ankerrak izan ziren Enkarterrin, XIV
mendearen erdialdetik XV mendera arte, batik bat.
ganboar eta oñaztarren arteko gerrak haien
kideen artekoak ere baziren, esaterako, Gil, Negrete,
Salazar, Zamudio etab.en leinuak. Bando batetik bestera
oso erraz aldatzen zirenez, leinuek beren etsaiak
izandakoen aurka borrokatzen zuten, betiere Ahaide
Nagusia edo Leinuaren Jaunaren inguruko taldeetan
bilduz.
 |
|
Banderizoen
gerretan zehar dorretxea zen defentsarako sinbolo
nagusia. Izan ere, leinu bakoitzak zeukan bere
gotorlekua eta idazkiek Enkarterriko 88 dorretxeren
berri ematen digute, haietako askok egun zutik
dirautelarik. |
Banderizoen
gerren amaieraren ondorioz, eraikin zibilak areagotu
ziren eta dorretxeek helburu militarra galdu zuten.
Dorretxe asko jauregi bilakatu ziren eta aldi berean
jauregi mota berria garatuz joan zen.
ANTZINAKO
ERREGIMENA :
Antzinako
Erregimenean nekazaritza zen jarduera ekonomiko nagusia
eta honen oinarriak garia, artoa eta batez ere, mahatsa
ziren. Ohiko burdingintza eta hiribilduetako artisautza
eta merkataritza jarduera osagarriak ziren.
Agintea handikien eskuetan zegoen eta beraiek ziren
lur eta etxe askoren eta ola eta errota gehienen jabeak.
Eskualdeko biztanle gehienak baserritarrak ziren eta
beraien egoera ekonomikoak izugarri desberdinak izaten
ziren, hau da, batzuk baserri biren jabe ziren eta
bestetzuk ezertxo ere ez zuten.
ARO MODERNOA:
Enkarterriko
burdinari esker industria izugarri garatu da. Antzinako
olak desagertu ondoren burdinaren ustiaketa intentsiboa
hasi zen, Galdames eta Sopuerta mendietan.
Nabarmentzekoa da Artzentalesen Mollinedoko ola.
Hiru gauzak lagundu zuten merkataritza eta altzarigintzaren
garapenean: joan-etorrietarako lekua izatea, lehengaia
izatea (basoa) eta Cadagua ibaia bertatik pasatzeak.
|