 |
|
Karrantzan,
Biañez auzotik 2 km ingurura, "El
Carpín" dago, 20 hektarea baino
gehiagoko lur eremua. Hantxe kokatzen da 1994ko
udatik Bizkaiko Parke Ekologikoa, bertako basoak,
zelaiek eta arboladiaren espezie exotikoek beterikoa.
|
Hezkuntza helburu duen eta landaretza eta fauna europarraren
erakusketa dagoen parke honetan, espezie ugari daude
ikusgai, ahalik eta hoberen egokitutako habitat batean;
bertako ingurunean ere, natura eta ingurumena gozatzeko
parada dago.
Parkeak bisitarientzako erakusketa-areto bi dauzka.
| El
Carpin-en mota askotako iberiar espezieak ikus
daitezke, hala nola, hartzak, oreinak, adarzabalak,
orkatzak, iberiar ahuntzak, basakatuak, lepazuriak,
hudoak, basurdeak, azkonarrak, hontzak, arranoak,
miruak, aztoreak, kurriloak, zikoinak eta hontzuriak.
|
|
 |
Egun
gauzatzen ari den dinosauruen erakusketa-proiektuak,
historiaurreko animalia horien erreprodukzioak izango
ditu, eta baita aro hartan zuten bizimoduari buruzko
datuak ere.
Parke
Ekologikoren barnean dagoen jauregia, hotel bilakatzeko
egitasmoa dago. Bertan hartuko lukete ostatu, ingurune
berezi eta atsegin horretan egun batzuk eman nahi
dituzten bisitariek.
Bisitarientzako
ordutegia:
11:00etatik
17:00etara.
Astelehenetan itxita.
Neguan: asteburuetan eta jaiegunetan zabalik.
Aste barruan aldez aurretik hitzartutako bisitak
soilik. Horretarako telefono zenbakia: 944479206
Udan: egunero zabalik.

|