|
EUSKARA
ZERBITZUA
Euskara aspaldi galdu zen Enkarterrin, baina, ikastetxe,
euskaltegi eta Enkarterriko euskaltzaleei esker, apurka
apurka gero eta ugariagoak dira euskara dakitenak
eta euskal munduan murgiltzen direnak. Hori dela eta,
1998an, Enkarterriko Mankomunitateak Euskara Zerbitzua
eratu zuen; egoera bideratzeko eta euskara sustatzeko.
Zerbitzuaren xedea euskararen presentzia gizarte mailan
bermatzea da, eguneroko bizitzan gure hizkuntza izan
dadin. Hala ere, goian aipatutako errealitatea kontuan
izanda, Zerbitzuak helburu nagusi bi izango ditu hurrengo
urteotan:
- Herritar
euskaldunen kopurua handitzea.
-
Herritar euskaldunei hainbat zerbitzu ematea,
euskeraz bizi ahal izateko.
Hori
lortzeko bi esparrutan eragin eta egitasmoak gauzatu
beharko ditu:
-
Udaletan eta Mankomunitatean.
- Udalerrian.
goiko
menua
UDALAK
ETA MANKOMUNITATEA:
- Mankomunitatea
osatzen duten udalen Euskara plana egin eta gauzatu.
(Administrazioko langileak euskaldundu eta trebatu
euskara zerbitzu hizkuntza izan dadin Enkarterrin).
- Udaletan
sortzen diren testuak elebidunak izan daitezen eskatu.
- Hizkuntza
paisaia euskaldundu.
goiko
menua
UDALERRIA:
-
Ikastetxeekin elkarlanean ikasleek eskola orduetan
ez ezik eskolaz kanpokoetan ere euskara erabiltzeko
aukerak sortzea. (Ikastaroak, euskal kantak eta
jolasak, tailerrak, ipuin kontalariak, bertsogintza...).
-
Helduak euskalduntzeko Enkarterriko euskaltegiekin
batera euskara ikastaroak eskaini.
-
Euskara Taldeekin, euskaltegiekin elkarlanean euskara
dakiten helduentzat euskaraz mintzatzeko eta erlazionatzeko
guneak sortu (Berba lagun egitasmoa). Eta euskara
sustatzeko ekintzak antolatzea.
-
Familia bidezko transmisio bultzatu kanpainak eginez
("Niri euskaraz" egitasmoa, umezainen
lan poltsa).
- Aisialdian
euskarari tartea egiten saiatu. (Ludoteka ibiltaria,
jolas tailerrak, udaleku irekiak, gazte euskaldunentzako
begirale ikastaroak).
-
Kultur Etxeekin edo kultur eragileekin batera, Euskal
Herriko kultura eta tradizioak ezagutarazteko ekimenak
sortzen jarraitu edo daudenak indartu.
-
Merkataritza-ostalaritza esparruari dogkionean,
kanpoko zein barruko hizkuntza paisaian euskararen
presentzia bermatzeko urratsak ematen hasi. (Merktari
euskaldunak identifikatzea, doako itzulpena eskaini
merkatariei...).
goiko
menua |