- Enpresa
berriak sortzeko eta eskualdea garatzeko laguntza
-
Eskualdeko proiektuen gestio integrala
- Enpresentzako
dirulaguntzen kudeaketa
Gurekin
harremanetan jartzeko, helbide honetara posta electronikoa
bidal dezakesu:
desarrollo@enkarterri.org
ENKARTERRI,
EMPRESA COMPETITIVA
ENKARTERRI,
EMPRESA COMPETITIVA Enkarterriko Udal Mankomunitateak
eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzaturiko zerbitzua
da, hain zuzen ere eskualdeko enpresen lehiakortasuna
hobetzeko sorturikoa.
Enkarterrirako
eginiko proposamen honen helburu nagusia da enpresa
sarearen garapen lehiakorra, eta honen bidez honako
hau lortu nahi dugu: ekonomia berpizteko erraztasunak
ematea eta gizartea sustatzea. Azken buruan, hazkunde
ekonomikoa bultzatu, enplegua sorta eta gure bizitza
kalitatea hobetuko duelako.
Gero
eta globalizatuago dagoen ekonomia honetan Mankomunitatearen
hazkuntza eta garapena neurtzen dira Europako Batasuneko
beste eskualde eta herrialderekin lehiatzeko duen
gaitasunaren arabera. Ez bada egiten edota egiten
hasten ez bagara, kostua garestiegia izango da.
ENKARTERRI,
EMPRESA COMPETITIVA zerbitzua helburu honekin
planteatzen da. Horretarako, mankomunitate honetako
industri jardueran garrantzirik gehiena duten enpresen
multzoa identifikatuko dugu. Haien ordezkariekin elkarrizketak
eginez lortuko dugu behar dugun informazioa, gure
enpresa sareak gaur egun duen lehiakortasunaren gaineko
diagnostikoa egiteko eta neurri zuzentzaileak garatzeko.
Asko
dira enpresen lehiakortasunean eraginik duten faktoreak,
hala kualitatiboak nola kuantitatiboak. Faktoreok
ez dira estatikoak, denborak aurrera egin ahala merkatuen
eta, azken buruan, kontsumitzaileen behar berrien
arabera aldatzen baitira. Horregatik, enpresak eguneratuta
egoteaz gain, bere bezeroek eskatzen dutena eskaini
behar dute. Alabaina, enpresek beren hornitzaileei
neurri berean exijitu behar diete. Testuinguru honetan,
enpresaren lehiakortasuna kontsumitzaileen eskaerak
asetzeko duen erraztasunak markatzen du, neurri handi
batean. Dena dela, gaitasun horretan osagai ugari
daude, hala nola: prezioa, bezeroari arreta eskaintzeko
gaitasuna, erreakzionatzeko arintasuna, antolakuntzaren
kudeaketa, produktuen kalitatea, teknologi berriztapena,
eta abar luze bat.
ENKARTERRI,
EMPRESA COMPETITIVA proiektuak arlo hau landu
nahi du, enpresariok guri esaten diguzuena entzunez
eta aztertuz, Enkarterriko Udal Mankomunitatetik abian
jarri ahal izateko sektore pribatuari zuzendutako
jarduketak. Izan ere, azken batez, honako helburu
orokor hauek ditugu: enplegu berriak sortzea eta eskualdeko
egitura sozio-ekonomikoa berpiztea eta bultzatzea.
goiko
menua
LANGABETUAK
KUALIFIKATZEKO IKASTARIAK
Bere
Garapen eta Enplegurako Sailaren bitartez, Enkarterriko
Mankomunitateak kudeatu ditu hiru ikastaro, emakumeen
lan-kualifikazioa hobetzeko.
Ikastaro
hauek egin ondoren, Erizain eta Administrari Laguntzaile
titulu ofizialak eskuratzeko azterketa egin ahal izango
da. Beti ere, titulu hauek proba bakar baten bidez
lortzeko aukera aprobetxatuz. Horrez gain, Geriatriako
Laguntzaile Diploma lortzeko ikastaro bat egiten ari
gara. Ikastaro hauek urrian hasi dira eta horietan
orotara eskualdeko 40 emakumek hartuko du parte. Zallako
udalerrian ikastaroak Bagabiltza-k ematen ditu, eta
datorren urteko ekainean bukatuko dira.
Gure
Mankomunitateak Egailan-ekin ere lan egiten du Internet
ikastaroak sortu eta antolatzeko. Ikastarook Karrantza,
Sopuerta, Gueñes eta Zallan emango dira.
goiko
menua
EUROPAKO
GIZARTE-FONDOAREN 3. HELBURUA
Bestaldetik,
EIE egitasmoa (Enkarterriko Informazio Elkartea) garatzen
ari gara, Europako Gizarte-Fondoak, Eusko Jaurlaritzak,
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Mankomunitateak berak
diruz lagundurikoa, zenbait urtetarako proiektua da,
hain zuzen, 2000 urtean hasi eta 2006an bukatuko da.
Helburu
nagusia honakoa da, enpresa eta jardunean nahiz langabezian
dauden langileen artean, sistema informatiko eta telekomunikazio
sare telematikoen erabilpena zabaltzea, enpresa guztien
arteko lehiakortasunaren hobe beharrez.
Aurtengorako
aurreikusi diren jardueren artean, nabarmentzekoa
da jardunean nahiz langabezian dauden langileentzako
prestakuntza hurrengo arlo hauetan: Kontabilitatea,
ordenagailu bidezko Nominak eta Fakturazioa, Web orrien
diseinua eta Oinarrizko Ofimatika. Berauek, Gordexolan,
Gueñes, Sopuerta eta Zallan irakatsiko dira.
Ondoren,
20 enpresari Auditoria informatikoak egingo zaizkie,
beren ekoizpen beharrizanei hoberen egokitzen zaizkien
sistema eta ekipamendu informatikoak zehazteko asmoz.
2002ko
hasieran aurreikusita dago eskualdeko zenbait enpresarentzat
20 web orriren diseinua egiten hastea. Era honetan,
Enkarterriko enpresa horiek direktorio batean sartu
eta eskualdeko web orrialdean bisitatu ahal izango
dira. Web orrialde hau hasiko da funtzionatzen 2002ko
abenduaren bukaeran (www.enkarterri.org)
goiko
menua
INEM
ETA UDAL KORPORAZIOAK
Egunotan
eskualdeko enpresa guztietan ari gara elkarrizketak
egiten, euren beharrak ezagutzeko, eta, horren ostean,
Mankomunitatetik jardun ahal izateko lehiakortasuna
hobetze aldera. Horretarako guztirako, Toki Korporazioetako
Programa barruan INEMen laguntzaz kontrataturiko bi
teknikarien laguntza dugu.
INEMen
laguntza izanik ere Gizarte Ekintza Saileko gizarte
laguntzaileekin lanean ari diren etxez etxeko lau
laguntzaile kontratu dira. Hauek etxez etxeko laguntzari
laguntzen diote 6 hilabeteko programa baten bidez.
Hauekin batera abokatu bat era kontratu dugu, honek
Mankomunitateko sailen barneko antolakuntza eta zerbitzuen
kalitatea hobetzeko lanak beteko ditu.
goiko
menua
AUKERA
BERDINTASUNA
Bizkaiko
Foru Aldundiko Emakume Sailak emakume eta gizonen
artean etxeko lanak banatzeko proiektu bat diruz lagundu
du. Helburu horri begira, emakumeei zuzenduriko tailer
bi burutzen ari dira, eta bertan iturgintza, brikolajea,
elektrizitatea eta margogintza edukiak irakatsiko
dira.
goiko
menua
|