| ERREPIDETIK:
Enkarterrira
errepidetik leku desberdinetatik hel daiteke:
Bilbotik:
A-8 autobidea hartuta, Balmasedarako irteeratik zuzenean,
Gueñes udalerriko Zaramillo auzoraino doan
N-636 errepide nazionaletik jarraitu La Quadra eta
Sodupera (hauek ere Gueñesen) heldu ondoren,
aukera bi ditugu: Sodupen N-636tik jarraitu edo Cadaguako
barnebidea hartu, Sodupe, Gueñes, Zalla eta
Aranguren auzoa hiriguneekin lotzen duena. Azken honetan
dago Enkarterriko Udalen Mankomunitatea. Bilbo eta
Zalla artean 23 Km daude eta errepidetik 20 minutu
inguruko bidaia dago.
Bilbotik ere A-8 auobidetik,
Muskizeko norabidean. Udalerri honetara heldutakoan,
Muskiz Sopuertarekin lotzen duen BI-2701 errepidea
hartu. Sopuertatik Galdamesera BI-3631 errepidetik
joan daiteke, BI- 2701tik jarraituz Zallara eta BI-3614tik
Artzentales iristen da. Muskiz eta Sopuerta artean
6 Km inguru daude.
Kantabriatik Aguera udalerrian
sartu eta Guriezon, Turtziozera iristen den BI-2617
eskualde-errepidea hartu.
Guriezo eta Turtzioz artean 12 Km inguru daude eta
errepidetik 10 minutu inguruko bidaia dago.
Kantabriatik ere, badago
eskualdean sartzea Ramales de la Victoria udalerritik,
N-629 errepide nazionaletik. Aipatu errepidetik jarraituz
gero Lanestosa udalerrira iristen da.
Ramales de la Victoria eta Lanestosa artean 5 Km-ko
tartea dago.
Burgosetik ere sar daiteke Enkarterrin,
, hain zuzen, Valle de Menatik ( Villasana
de Mena udalerrian) eta Arabatik etorriz gero, Artziniegatik.
Villasana de Mena eta Balmaseda artean 16 Km daude
eta Artziniega eta Gordexola artean, 8 Km.
|