frames.length) { d=parent.frames[n.substring(p+1)].document; n=n.substring(0,p);} if(!(x=d[n])&&d.all) x=d.all[n]; for (i=0;!x&&i
 
   
Agenda  
 Iradokizunen buzoia   
Presidentearen agurra
Kokapen geografikoa
Sarbidea eta komunikazioak
Historia
Aisialdia eta turismoa
Bertako produktuak
Erakundeetarko informazioa
Ekintzak
Sailak eta zerbitzuak
Gizarte ekintza
Enplegu eta garapena
Hizkuntza normalizazioa
OMIC
Hiri hondakinen birziklaia
Bizkaiko parke ekologikoa
Abian dauden egitasmoak
Enpresen gida
Herritarrak
   

Enkarterriko udal mankomunitatea
La Inmaculada auzoa, 15
Tfnoa: 946671852
Faxa: 946391168
48850 Aranguren - Zalla
(Bizkaia)
© 2002 Eskubide erreserbatuak

 
Aisia + Dibertsioa + Heziketa + Faunaren babesa
 

Karpin Abentura
Faunaren Parke Tematiko moduan antolatuta dago, 20 hektarea luze-zabal da eta lau eremu handi ditu.
Gure faunaren historia bizia eta Planetako errealitate biziduna ezagutzeko txangoa. Trilobiteen garaitik gaur egun arte animalien munduak izan duen bilakaeraren berri jakiteko era erraza, atsegina eta, aldi berean, zorrotza.
Darwin Jauregia, harrera-lekua eta gure abenturaren abiaburua. Charles Darwinen laguntzaz, eboluzioaren printzipioa eta Planetako lehen izaki bizidunak ezagutuko ditugu. Lehen izaki bizidun haiek ozeanoetan sortu ziren duela 3.000 milioi urte baino gehiago, kordatuak zuten izena eta, geroago, haiengandik sortu ziren lehorreko ornodun handiak.
Hasiera: Uda 2005
 
Terrasauro, musker erraldoi horiek bizi diren azken harana. Mundu Galdu mitiko batetik sortutako eta basoaren erdian kokatutako paleontologia kanpamentu honetan dinosuro-espezie ikusgarrienetako batzuk bizi dira. Lau ikertzailerekin batera, bisitariek dinosauroen bizimodua ezagutu eta animalia fantastiko horien ale batzuk ikusi ahal dituzte.
     
Animalia Karpin, gaur egungo faunaren erakusketa zoragarria. 3.500 milioi urteko eboluziotik sortutako 50 animalia-espezie bizidun baino gehiago. Haietako asko izugarri azkar galtzeko arrisku larrian daude, gizakiaren eraginez. Mila urte inguruko epean ehunka espezie desagertu dira jadanik. Hartza, bisontea, katamotza, otsoa eta saia natur ingurune paregabe honetan laguntza eta babesa jasotzen duten espezie ugarietako
batzuk dira.
 

Gastorisland, basapiztien lurraldea. Dinosauroak duela 65 milioi urte baino gehiago desagertu ziren, eta bizirik iraun zuten bi animalia multzo handi jabetu ziren Lurraz: hegaztiak eta ugaztunak. Haiengandik, berriz, haragijale eta belarjale handiak sortu ziren. Duela 10.000 urte arte bizi izan ziren Planetan, eta haietako batzuk Karpin Abenturan daude (gastornia, mamuta, sable-hortzak etab.)

Hasiera: Uda 2004
     
KARPIN ABENTURA, leku ezin hobea espezien eboluzioaren zentzua, gure inguruneko natur balioak ezagutzeko eta biodibertsitatea babesteko eta sustatzeko.
 
EGUTEGIA: Ikasleen oporraldietan egunero zabalik (Aste Santuan, Udan, Gabonetan eta zubietan). Urteko beste sasoietan, jende guztiarentzat zabaik asteburuetan eta jaiegunetan. Astegunetan bisita hitzartuak bakarrik (jaiehuna ez diren astelehenetan izan ezik).
 
ORDUTEGIA:
Udaberria eta uda (apirilaren 1a - urriaren 31a): 11:00 - 19:00
Udazkena eta negua (azaroaren 1a - martxoaren 31a): 11:00 - 17:00
 
PREZIOAK: Banakoak Taldeak
(10 lagunetik hasita)
0 - 2 urte dohainik dohainik
3 - 4 urte 2,5 euro 2 euro
5 - 17 urte 3 euro 2,5 euro
18 urtetik gora 4,5 euro 3 euro
 
Herriz herri
 

Egin zaitez hileroko buletinaren harpidedun

 

 

 
 
 
<% rsdatos.Close() %> <% Recordset1.Close(); %>