|
|
| |
 |
| |
Guraso maiteok:
Laster helduko da zuen semea edo alaba matrikulatzeko epea. Honezkero erabakiko zenuten non hasiko duen eskola sisteman sartzeko bidea eta jakin dakizuen moduan, orain aukeratutako eskola, ikastola edo ikastetxe horretan igaroko du haren bizitzako zati handi bat.
Asko dira erabaki hori hartzeko kontuan izango dituzuen arrazoiak, baina, guztien artean bada nabarmendu beharreko bat: hizkuntza. Ziur nago zeuek ere arrazoi hori kontuan hartu duzuela, hizkuntza komunikazio bide eta iturri baita eta bizi garen erkidegoan bertakotzeko aintzat hartu beharrekoa.
Une honetan, zuen seme-alabak komunikazio kode osoa antolatzen ari dira hasierako berba gutxi batzuen gainean, eta zeuek esperientzia gozo eta atsegin hori bizitzen ari zarete. Hala ere, eskola sisteman sartzean, etxeko txikien hizkuntza-ingurunea aldatu egingo da eta etxeko eta familia barruko harremanez gain, eremu zabalagoak ezagutuko dituzte.
Oraintxe da, bada, zuen umeei elebidun izateko aukera eskaintzeko unea. D eredua da horretarako aukerarik aproposena, D ereduan euskaraz zein gaztelaniaz behar den bezala hitz egin eta idazteko gaitasuna eskuratuko baitute.
Elebitasuna da gizarteratzeko giltzarri nagusietakoa, bai guretzat, bai eta beste herrialde batetik gurera etorri direnentzat ere. Seme-alabak hizkuntza ofizial bien jabe izatea, euskaraz eta gaztelaniaz erraz ulertu eta mintzatzea kultur aberastasun handia da eta aberastasun horri esker, gaurko umeek atea zabalik izango dute etorkizunean gizarte honetan aise moldatzeko.
Agur bero bat,
|
Koldo Artaraz Martin
Enkarterriko Mankomunitateko Presidentea |
| |
| 2005-2006 Ikasturteko ikasle kopurua hezkuntza ereduaren arabera Bizkaia |
| |
Hizkuntza eredua aukeratzeko orduan, guraso gehienek garbi adierazi dute beraien borondatea azken urteotan; ildo horretan, D eta B ereduak dira aukeratuenak. Hona hemen, adibide moduan, Haur Hezkuntzako datuak 2005/06 ikasturteari dagokionez. |
 |
|
| |
| |
Haur hezkuntza |
Lehen hezkuntza |
| guztira |
41.100 |
51.647 |
| A eredua |
3.465 |
7.957 |
| B eredua |
12.003 |
15.627 |
| D eredua |
25.248 |
27.358 |
| X eredua |
384 |
805 |
Iturria: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila
(behin-behineko datuak) |
Aurreko datuak kontuan hartuta, Bizkaian, Haur Hezkuntzan matrikulatutako ume guztien %8,4 A ereduan eskolatu dira, %19,2 inguru B ereduan, %61,4 D ereduan eta %0,9 X ereduan. |
|
| |
| 2005-2006 Ikasturteko ikasle kopurua hezkuntza ereduaren arabera |
| |
Aurre-matrikula aukeratu duzuen ikastetxean bertan egiten da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezarritako epean.
Hona hemen gure udalerrian B eta D eredua eskaintzen duten ikastetxeen zerrenda:
|
| ENKARTERRI |
| |
Haur hezkuntza |
Lehen hezkuntza |
| guztira |
732 |
1.003 |
| A eredua |
- |
- |
| B eredua |
122 |
452 |
| D eredua |
610 |
551 |
| X eredua |
- |
- |
Iturria: Enkarterriko Mankomunitatea |
|
| |
- ANGEL LARENA ET herri ikastetxea (ARTZENTALES): D eredua oro har baita B eredua lehen hezkuntzako 5.mailan
- EDUARDO ESKARTZAGA HLHI herri ikastetxea (Gordexola): D eredua oro har baita B eredua lehen hezkuntzako 5.eta 6.mailetan
- ERETZA HLHI herri ikastetxea (Gueñes)......................D
- CO COENEN (Güeñes)................................................B
|
 |
|
- CO AVELLANEDA (Güeñes): D eredua haur hezkuntzan eta B eredua lehen hezkuntzako 2.mailatik 6.era
- CONCHA HLHI herri ikastetxea (Karrantza Harana)......D
- LA BALUGA ET herri ikastetxea (Sopuerta).................B
- CO SAN VIATOR (Sopuerta).......................................B
- JOSE SIERRA ET herri ikastetxea (Turtzioz)...............B
- MIMETIZ HLHI herri ikastetxea (Zalla).........................D
- CO MARISTAS (Zalla): D eredua haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzako 1.mailan eta B eredua lehen hezkuntzako 2.mailatik era. |
| |
| Zer eskaintzen du Euskal Hezkuntza Sistemak? |
| |
|
Euskal Hezkuntza Sistemaren ezaugarri nagusiak ondokoak dira: eskolatzea doakoa da eta derrigorrezkoa 6 urtetik 16 urtera bitarteko umeentzat, hiru ikas-mailatan banatuta: Haur Hezkuntza (HH), 3-6 urtekoentzat; Lehen Hezkuntza (LH), 6-12 urtekoentzat; eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), 12-16 urtekoentzat. Ikasleek gure erkideoko bi hizkuntza ofizialetan (euskaraz eta gaztelaniaz) ikasteko aukera dute, hiru ikastereduren arabera: A eredua (irakasgai guztiak gaztelaniaz, euskara izan ezik), B eredua (irakasgai batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz) eta D eredua (irakasgai guztiak euskaraz, gaztelania izan ezik). Gainera, ingelesa irakasten da lau urtetik aurrera.
|
|
Matrikula egiteko ohiko epean (otsailean), familiek aukeratzen dute umeentzako ikastetxea eta ikasteredua. |
| |
| Zer hartu behar da kontuan seme-alabentzako ikastetxea hautatzerakoan? |
| |
Umeen irakaskuntzan hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen bada, gurasoek hainbar alderdi hartu behar dituzte kontuan ikastetxea hautatzeko unean, hala nola ikastetxean hizkuntzok noiz eta nola erabiltzen diren, umeek eskolan darabiltzatzen hizkuntzan arteko oreka zein den, ikastetxean antolatzen diren eskola orduz kanpoko ekintzak zei hizkuntzatan antolatzen diren edo irakasleen eta gurasoen arteko lankidetza zein den. |
 |
|
| |
| Ekaniztasunak eragina ote dauka umeen eskola-erredimenduan? |
Umeek hizkuntza bat baino gehiago jakiteak ez dio kalterik egiten eskola-errendimenduari. Aitzitik, hizkuntza bi edo gehiago jakiteak hainbat abantaila ekarriko dizkio umeari etorkizunean: lan-aukera hobeak izatea, bi (hiru, lau...) hizkuntzatan komunikatu ahal izatea, bi (hiru, lau...) kultura ezagutzea... Gainera, ikerketen arabera, bi hizkuntza ondo garatu eta bi hizkuntza horietan erraztasunez ikas dezaketen umeek ume elebakarrek baino eskola errendimendu handiagoa eduki ohi dute. |
| |
Info gehiago
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Kale Nagusia, 85. 48001 Bilbo
Tel. 944 031 000 |
| |
|
|
|