t; if((p=n.indexOf("?"))>0&&parent.frames.length) { d=parent.frames[n.substring(p+1)].document; n=n.substring(0,p);} if(!(x=d[n])&&d.all) x=d.all[n]; for (i=0;!x&&i
 
   
Agenda  
 Iradokizunen buzoia   
Presidentearen agurra
Kokapen geografikoa
Sarbidea eta komunikazioak
Historia
Aisialdia eta turismoa
Bertako produktuak
Erakundeetarko informazioa
Ekintzak
Sailak eta zerbitzuak
Gizarte ekintza
Enplegu eta garapena
Hizkuntza normalizazioa
OMIC
Hiri hondakinen birziklaia
Bizkaiko parke ekologikoa
Abian dauden egitasmoak
Enpresen gida
Herritarrak
   

Enkarterriko udal mankomunitatea
La Inmaculada auzoa, 15
Tfnoa: 946671852
Faxa: 946391168
48850 Aranguren - Zalla
(Bizkaia)
© 2002 Eskubide erreserbatuak

 
Badago euskara ikasteko modu seguruagoa
 
ZURE ESKU DAGO! Har iezaiozu aurre etorkizunari!
 
Lagun hori:

Laster, matrikulatzeko epea zabalduko da euskaltegietan eta horregatik euskara jakiteak gure gizartean duen garrantziaz ohartarazi nahi nizuke.

Euskara gure kultura-ondare eta identitatearen ezaugarri nagusienetarikoa dugu. Baina, hori oso garrantzizkoa bada ere, euskara, hizkuntza guztiak bezalaxe, askoz gehiago da, elkarbizitzari eta mundu berri bati ateak irekitzen dizkion tresna bizia baita.
Gainera, Euskal Herrian, gero eta hiritar gehiagok ikasten eta berba egiten dugu euskeraz. Euskararen ezagutza eta garrantzia handituz doaz apurka-apurka, eta horrekin batera, euskal gizarteak eskatzen du euskararen presentzia eta erabilera bizitzaren esparru guztietan areagotu daitezen: hezkuntzan, administrazio eta zerbitzu publikoetan, lan, enpresa eta teknologia berrien munduan,...
Enkarterrin, euskara aspaldi desagertu bazen ere, badaude gure hizkuntza berreskuratzeko eta bere erabilera normalizatzeko ahaleginetan ibili direnak eta gaur oraindik ere horretan dabiltzanak. Inguru honetako lehentasuna jendea euskalduntzea izan da eta horretan jardun dute Enkarterriko euskaltegiek. Eurei esker, gaur egun jende ugari euskaldundu da.
Izan ere, 2001eko erroldako datuen arabera (1) Enkarterriko populazioaren %13 euskalduna da eta %21,5 ia euskalduna. Agerikoa denez, oraindik ere zuotariko batzuentzat euskara arrotza da eta horregatik euskalduntze-lana premiazkoa da.
Hortaz, zure seme-alabekin hitz egiteko, lanean jarduteko, euskal gizartean integratzeko, zure hizkuntza ezagutzeko edo zure herrian giro euskalduna sortzen laguntzeko hurbil zaitez Enkarterriko euskaltegietara eta ikas ezazu euskara, garaian zaude.
(1) Eustat
Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzua

Euskaltegian, jakina!
Baduzu ikasteko bide azkarra, erraza eta berme guztiak dituena: euskaltegia.
 
  Zure inguruak euskaraz dihardu
  Euskarak, egunetik egunera, leku handiagoa du zure bizitzan. Une egokia duzu ikasteko.
  Ikasi euskara zuzen-zuzenean
  Aurrez aurreko ikas saioak, irakasle tituludun eta adituak eta etengabeko erabilera; horiexek dira gure sistemaren oinarriak.
  Metodo malgua eta bakoiztua
  Euskaltegia egokitu egiten zaio ikasle bakoitzari, edozein dela ere bere maila edo adina.
  Guzti-guztiontzat
 

Euskaltegiko ateak zabal-zabalik daude euskara ikasi nahi duen edonorentzat, edozein dela ere jatorria.

  Ondo-ondoan gauzkazu
  Edonon bizi zarela ere, euskaltegia daukazu etxetik oso hurbil.
  Ez amorerik eman!
  Euskara ikasteari berriro ekin nahi badiozu, oraintxe duzu aukera.
   
  ZALLAKO AEK
  Lusa Auzoa, 3 (Zalla) - frontoitik sartu
  94 667 03 12
  Zalla@aeknet.net
   
  ENKARTERRIKO UDAL EUSKALTEGIA
  Lusa Auzoa, 3 (Zalla) - 94 667 09 02
  Urrestieta, 21 (Sodupe) - 94 639 92 51
 
Herriz herri
 

Egin zaitez hileroko buletinaren harpidedun

 

 

 
 
 
<% rsdatos.Close() %> <% Recordset1.Close(); %>