| |
| TEKNOLOGIA BERRIAK ETA EUSKARA |
| |
| Sakeleko Telefonoak |
| |
| 1.- Sakelako telefonoen bidezko mezu laburrak (SMSak) |
| |
Gaur egun, SMSak gazteon artean komunikatzeko modurik erabilienetako bat da. SMS zerbitzuri esker, 160 karakter arteko mezu laburrak bidali edo jaso ditzakezu. Telefono deia baino merkeagoa da. Hala era, bidalitako mezua luzearen arabera ordaintzen denez, gaur egun SMSentzako hizkuntza berria garatu da. Komunikatzeko zaitzaketen argitalpenak badituzu eskura: |
| |
-
www.diccionariosms.com Hiztegiak gaur egungo gazteek erabiltzen dituzten esamolde eta laburdurak biltzen ditu eta bertan agertzen diren laburdurak katalanez, galizieraz eta euskaraz ageri dira.
-
"SMS Segapotoen Mezu Sekretuak" liburuxkak sakelako telefonoetan edota segapotoetan idazten diren mezuak euskaraz idazteko gomendio eta pausuak biltzen ditu. Ondorengoak adibidez
|
| |
| -5x1 |
Bost axola! |
| 0 |
Zulo |
| 2ar |
Bihar |
| BA |
Bihar Arte |
| hmn |
Hemen |
| hhh |
Hi haiz hi |
| bstl |
Bestela |
|
| |
|
| |
| 2.- Sakelako telefonoen doinuak |
| |
Euskal Herriko abesti, doinu eta ikurrak sakelako telefonoetan erabiltzeko ate berria zabaldu dute Goazen eta Goiena enrpesek: www.smsoinu.com.
Izan ere proiektu honek euskal kulturak sakelako telefonoetan duen hutsunea betetzea du helburu.
Euskal Herriko musika eta ikurrekin lotutako aukera zabala aurkituko duzue webgune horretan sartuz gero. Eskaintza zabal horren barruan lehenengo eta oraingo kantu ezagun askorekin egingo duzue topo, nahi izanez gero zuen sakelako telefonoetan jartzeko. Ehundik gora abesti daude, zazpi ataletan sailkatuta. |
| |
| Internet |
| |
| 1.- Jendea ezagutu interneten bidez (TXATak) |
| |
Internet erabiliz, gazteok euskara hutsez txateatu dezakezue. Badaude aukera hori eskaitzen duten hainbat txatek; |
| |
-
OHIUTEGIA Txata. Lagunak barra-barra egiteko baita ligatzeko aukera ere eskaintzen du. Txat grafikoa da, Bilbaon kokatuta dago (Plaza Berrian) eta zure itxura ukeratu dezakezu. Hortaz, esukaraz mintzatzeko eta ongi pasatzeko aukera ezin hobea eskaintzen dute www.oihutegia.com helbidean.
-
|
| |
Eusko Jaurlaritzako webguneko gazte arloan horrelako guneetan mugitzeko gomendioak ematen dituzte: |
| |
-
Zure solaskidea nolakoa den ondo ezagutu arte ez ezazu zure datu pertsonalik eman. Hau da, zure telefonoa, helbidea...
-
Hitzordua egiten baduzu, aukeratu ezazu leku publiko bat zure solaskidearekin elkartzeko.
-
Ziberespazioan askotan erabiltzen da gezurra ligatzeko. Ez pentsa izugarrizko neska edo mutila aurkituko dituzunik.
-
Garbi izan zer aurkitu nahi duzun.
-
Lehenik eta behin saia zaitez lagunak egiten, eta bitartean bikotekidea aurkitzen baduzu, askoz hobe.
|
| |
| 2.- Iritzia azaldu eta informazioa trukatu (Blogak eta posta zerrendak) |
| |
-
Horiek ez dira interneten komunikatzeko eta gure iritzia emateko dauden modu bakarrak; izan ere, blogak gero eta ugariagoak dira eta euskaraz ere horretarako aukera dugu. www.blogari.net helbidean. Tresna berri horrekin, zuen ideiak eta informazioa era erraz eta azkarrean zabaltzeko aukera duzue.
-
“Euskal musika” posta zerrenda. Zuen iritzia, kritika, berriak, kontzertuen datak, mp3-ak (mezuarekin batera),… bidali ahal izango dituzue; zuen taldea, proiektua edo disketxea ezagutarazi gero posta zerrendaren erabiltzaile guztiek ikusi edo entzun dezaten. Beraz, parte hartu nahi baduzu mezuak helbide honetara bidal ditzakezu:
euskalmusika@yahoogroups.com edo http:es.groups.yahoo.com/group/euskalmusika/
webgunean sartu.
|
| |
| 3.- Jolas berriak |
| |
Sudoku joko ezaguna tximistaren abiadan zabaldu da Japoniatik mundura eta euskararen mundura ere iritsi zaigu. www.magicsudoku.com orrialdea dugu horren adibide: euskaldunek egina eta euskaraz ere eskainia. |
| |