Güeñes

Güeñesko Andra Mari eliza

XII. eta XIII. mendeen artean eraiki eta XVI. mendean berreraiki zuten estilo gotiko berantiarra ezarriz. Eraikin osoa harlanduzkoa da. Bi sarbideetatik aipagarriena albo batekoa da, Eguzkiaren Portada izenekoa, Errege-erregina Katolikoen estilokoa baita, apaingarri gotikoz zein errenazentistaz josia.

Barnealdean Errosarioko Andra Mariaren, Pietatearen eta San Rokeren erretaulak daude.

Bermejilloko San Lorenzo baseliza

San Lorentzo auzoan dago eta XI. mendekoa da. Osagai zaharrena absideko leihoa da; izan ere, horixe bera da osagai prerromaniko bakarra.

Urrutia Etxea (egungo udaletxea)

Eraikuntza frantsestu hau  indianoek eraiki zuten XIX. mende amaieran. Beranduago udaletxe bihurtu zen, baina ez zioten egiturazko aldaketa garrantzitsurik egin.

Cuadra Salcedo jauregia

Jauregia XVI. mende hasierako jauregi zahar bateko orubean (gaur egun aztarnak ikus daitezke) eraiki zuten eta estilo ia neoklasikoa ezarri zioten. Andra Mari elizaren alboan dago.

1900. urtean gutxi gorabehera, estaldura, balkoiak eta emokadurak berritu egin zituzten.