Ibilbide turistikoak

 

Abiapuntua: Bº de Santa Cruz (Artzentales)
Helmuga: Alén (Sopuerta)
Luzera: 5 km.
Desnibela: 200 m.
Bidearen egoera: asfaltozko pista eta hartxintxarrezkoa

Ibilbidea:

  1. Artzentales udalerriko Santa Cruz auzoan dago irteera. Hemen Santa Elena baseliza ikus dezakegu.
  2. Ezkerraldeko bidetik Llaguno auzora joko dugu, XVII. mendeko Santa Cruz Jauregiaren aztarnak ikusteko.
  3. Bide beretik Llano auzora helduko gara. Artadia zeharkatuz igotzen jarraituko dugu Federico meatzeraino, antzinako meatzarien auzunearen aztarnak, alegia.
  4. Hemendik aukera bi daude. Bata, Alen mendiraino igotzen segitu. Bestea, bide beretik edo Somo mendia inguratuz jaitsi, Santa Cruz auzora iristeko azkenik.