Enkarterriko biztanleen zereginak nekazaritza, abelazkuntza eta baso-baliabideen ustiapena izan dira betidanik.
Nekazaritzako elikagaien balioa beraien kalitatea da, produktuen aniztasuna edo ugaritasuna baino gehiago, Eztia, txakolina eta gazta Eskualdeko berezitasunak dira. Familia-kontsumorako ekoiztetik, gaur egungo aurrerapenak eta herri-jakintza uztartzera pasa da.
Txakolina:
Txakolina, Euskaldunek gehien edaten zuten ardoa, antzina-antzinatik ekoizten da Enkarterrin. Badira Eskualdean zenbait ekoizle, mahatsa landu eta ardoa ekoizten dutenak. Azken urteotan, txakolinaren ekoizpena baserriko sototik jatorrizko deitura eskuratzera pasa da. Urtero Txakolinaren eguna ospatzen da Zallan, udaberrian, hain zuzen, uztak lehendabiziko saldak ematen dituenean.
Txerrikiak:
Bizkaiko ohituretako bat txarriboda dugu, sinboloz beteriko familia-ospakizuna. Enkarterrin arretaz eta ardura handiz eginiko hestebeteak aurki daitezke, esaterako: txorizoa, odolostea, urdaiazpikoa eta urdaia.
Ogia:
Ogia produktu arrunta eta ohikoa izanik ere, nabarmentzekoa da Gordexolan egiten dena. Izan ere, oso ezaguna da Eskualde osoan eta baita Bilbon ere .Egun, okintza tradizionala sustatzen ari da Galdamesen, baserriko labean egina, alegia. Horren ondorioz, abenduaren 24an etxeko ogi lehiaketa antolatzen da urtero aipatutako udalerrian.
Frutak eta barazkiak:
Enkarterriko Mankomunitatean azokak egin ohi dira astero eta beraietan baratzetako produktu asko eta asko ikus daitezke: piper berdeak, tomateak, letxugak, piper txorizero, porruak, tipulak, babarrunak... eta era anitzetako frutak. Eskualdeko nekazal ohitura honengatik, Foru Aldundiak hortofrutikultura estazioa kokatzeko hautatu zuen, Zallan hain zuzen. Bertan, produktu eta landaketa berriak ikertzen dituzte. Ingurune honetako barazki eta fruta ekoizpenarekin estu-estu loturik dago Ganga Eguna, urriaren lehenengo astelehen guztietan ospatzen dena; bertan, erakusgai eta salgai daude Eskualdeko produktuak.
Haragia:
Abeltzaintza garrantzitsua da Enkarterrin eta mendebalderago dauden herrietan bereziki. Karrantza, Lanestosa eta Turtziozen, esaterako, ekonomiaren zutabe nagusietako bat da.
Betidanik aziendak haragitarako eta esnetarako hazi izan dira.
Eztia:
Erlezaintza aspaldiko ohitura da Enkarterrin. Lurralde guztirako egiten den ia ezti osoaren erdia Enkarterrin egiten da eta Eusko Jaurlaritzaren kalitateko Labela dauka. Galdamesen dagoen Eztikidetza enpresak Bizkaiko erlezain guztien esku jartzen du bere erleen planta, eztia atera eta ontzira dezaten.
Gazta:
Turtzioz eta Karrantzan, Idiazabal jatorrizko deitura duen gazta egiten da, Karrantzako Latxa ardi-esneaz eta artisau-ekoizpena beti erabiliz.