
Enkarterriko Mankomunitateko Presidentea naizen aldetik gure webgunera ongietorria ematen dizuet eta guregan duzuen interesa eskertzen dizuet.
Enkarterriko Mankomunitatea osatzen dituzten herriak onako hauek dira: Artzentales, Galdames, Gordexola, Güeñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla.
Gure herrietako elkartzearen bidez ahaleginak eta baliabideak partekatzen ditugu guztion helburuak lortzeko, garapena eta lurraldeko eraketa lantzeko beti elkarrenganako solidaritatea eta gardentasunean oinarrituta.
Aldi berean, Mankomunitateko sail bakoitzean gaitasun handiko lantalde bat dago lanean, herritarren beharrak betetzeko eta bere bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin.
Beste aldetik Mankomunitateko udalen aberastasun natural, kultural, sozial eta ekonomikoa ezagutzera eman nahi dugu. Beraz gonbidatzen zaituztegu gurera, Enkarterrira.
Agur bero bat,
Rubén Edesa Gómez