Enkarterriko gazteek komunikabideen mundura hurbiltzeko aukera bat ematen die Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Zallan maiatzean eta ekainean antolatuko duen tailerraren bitartez. Enkarterri FM irratiaren azpiegituraz baliatuz, irratigintzan murgildu nahi duten guztiei jarduera horren oinarrizko ezaugarri eta teknikak lantzeko parada eskainiko zaie, bai alderdi teknikoari eta bai esatarien lanari dagokienez. Gazteek mikroen aurrean jarri eta irratsaio bat egiteko aukera ere izango dute. Eta hori guztia euskaraz izango da.
Izena emateko epea: maiatzaren 17tik 24ra.
Kartela (PDF 248Kb)